Proiekzioa eta solasaldia
Data: Maiatzak 8
Lekua La Central (Kale Berria 5, Gros) Donostia
Donostiak La Fuerza del Silencio dokumentalaren proiekzio berezia hartuko du. Iñaki Luisek (Luz Norte Films) ekoitzia eta Samuel Velak zuzendua, lanak Tigrayko (Etiopia) gatazkaren ondorioak eta emakume askoren indarra eta erresilientzia erakusten ditu.
Dokumentalak Letebirhan gaztearen bizitza jarraitzen du, gerrak markatutako 17 urteko emakumearena. Bere testigantzaren bidez, gatazka armatuetan sexu-indarkeria duen eragina eta berreraikitzeko gaitasuna ikusarazten dira.
Proiekzioaren ondoren, solasaldirako tartea egongo da, argazki-erakusketa eta Etiopiako kafe dastaketa ere.
Non: La Central (Kale Berria, 5. Donostiako Gros Auzoan)
Noiz: Maiatzak, 8
Ordua: 18etan
Hizkuntza: Elebiduna
Besterik: Sarrera doan aforoa bete arte