Sol Band taldearen kontzertua, "Nire historia kontatzeko" erakusketaren testuinguruan. 2012an Gazan sortutako taldea da, folk musikarekiko zaletasuna duten gazteek osatua.
Generoen fusioagatik eta tresna tradizionalak zein modernoak uztartzeagatik nabarmentzen da. Haien musikak energia eta poza transmititzen ditu, eta zuzenean eskaintzen duten emanaldi bizia publikoarekin konektatzeko gai da.
Gonbidapenak egunean bertan banatuko dira, 17:00etatik aurrera Okendo Kultur Etxean.
Noiz: Maiatzak, 29
Non: Okendo Kultur Etxean
Ordua: 18etan (gonbidapenak, 17 etatik aurrera Okendo Kultur Etxean)