Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Donostiako Aste Kulturala

Aste kulturala

Kulturen Arteko Astea 2026

Data: Maiatzak 15etik 23 arte

Lekua Hiriko espazio ezberdinetan

Maiatzaren 15etik 23ra bitartean, kultura-aniztasuna, elkarrizketa eta garapena ardatz hartuta, askotariko jarduerak egingo dira Donostian, Kultur Aniztasunaren Munduko Egunarekin bat eginez.

Kulturen Arteko Asteak artearekin, zinemarekin, tailerrekin, gastronomiarekin eta musikarekin lotutako hitzordu ugari eskainiko ditu, hiriko kultur aberastasuna eta bizikidetza balioan jarriz. Jarduera-programak publiko guztientzako proposamenak bilduko ditu, parte-hartzea, elkar ezagutza eta kultura desberdinen arteko topaketa sustatzeko helburuarekin.

Ekimenaren amaiera maiatzaren 23an izango da, Intxaurrondoko kultur etxean egingo den itxiera kontzertuarekin. Bertan, Donostiako kultur aniztasunaren isla diren hainbat musika emanaldi eskainiko dira, hiriaren nortasun anitza eta komunitateen arteko loturak ospatzeko.

Programa osoa hemen

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa