Data: Maiatzak 15etik 17ra arte
Lekua Cristina Enea eta Uliako Lore Baratzak.
Lumaltik GKEak maiatzaren 15etik 17ra bitartean Donostian antolatu du migrazioak, agroekologia, zaintza eta lurraldearen defentsa ardatz dituen jarduera programa bat. Herritar guztiei irekitako ekimenak izango dira, Cristina Enean eta Uliako Lore Baratzetan.
Programa maiatzaren 15ean, ostegunean, abiatuko da Cristina Enean, Zergatik migratzen dugu? topaketarekin. Bertan, gizarte-eragileen, emakume migratuen eta lurra zein lurraldea defendatzen dutenen arteko elkarrizketarako gunea sortuko da.
Jarduerekin asteburuan jarraituko dute Uliako Lore Baratzetan, Parkea habitatu: gorputzak eta erresistentzian dauden lurraldeak nazioarteko jaialdiarekin. Bertan, tailerrak, mahai-inguruak, proiekzioak, hausnarketarako espazioak eta komunitate-jarduerak egingo dira, erresistentzia sozial eta ingurumenekoen inguruan.
Antolatutako proposamenen artean nabarmentzekoak dira, halaber, larunbatean, hilak 16, egingo den bioeraikuntzako tailerra, konpostagailuak sortzeko; eta igandean, hilak 17, landare sendagarriei eta Kaliforniako zizare gorriak zaintzeari buruzko agroekologia tailerra.
Zikloan parte hartuko dute Chiapas, Guatemala eta Euskal Herritik etorritako kolektibo eta gonbidatuek, komunitate-proiektuekin, feminismoarekin eta lurraldearen defentsarekin lotutakoek.