Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Desplazamendu jardunaldia

Jardunaldia

Behartutako desplazamenduak eta giza eskubideak

Data: Maiatzak 29

Lekua Kursaal

Donostiako Kursaalak Behartutako desplazamenduak eta giza eskubideak jardunaldiak hartuko ditu datorren maiatzaren 29an. Salvamento Marítimo Humanitario erakundeak antolatutako ekimenak hainbat arlotako profesionalak bilduko ditu, behartutako migrazioen eta giza eskubideen defentsaren inguruan hausnartzeko.

Hitzordua goizeko 10:00etan izango da, Kursaaleko 4. aretoan, eta komunikazioaren, lankidetzaren, hezkuntzaren, antropologiaren eta gizarte ekintzaren esparruetako hizlariak izango dira bertan.

Parte hartuko dutenen artean daude Sandra de Garmendia, Haurren eta Nerabeen Eskubideetako zuzendari nagusia; Lola

Hierro kazetaria; Leila Nachawati ikertzailea; Fundación por Causa fundazioko sortzaileetako bat den Lucila Rodríguez Alarcón; eta Gabriela Sánchez kazetaria, besteak beste.

Jardunaldietan behartutako desplazamenduen, migrazio politiken eta mugek eragiten dituzten ondorio humanoen inguruko ikuspegi ezberdinak landuko dira, gogoetarako eta sentsibilizaziorako espazio ireki batean. 

gestiones@smh.eus 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa