Ekitaldi solidarioa
Data: Abuztuak 9
Lekua Katalunia Plaza (Gros)
Oporrak Bakean programaren 40. urteurrena dela eta, Katalunia Plaza, abuztuaren 9an, 17:00etatik 20:00etara, Saharako kultura ezagutzeko eta gozatzeko topagune bihurtuko da, publiko orori zuzendutako jardueren bidez.
Saharar haima tradizionalak ateak irekiko ditu bisitariei harrera egiteko te dastaketa batekin eta henna tatuajeak eginez, saharar herriaren abegi onaren eta ohituren bi adierazpen. Nahi dutenek, halaber, tailerretan parte hartu ahal izango dute, Mendebaldeko Saharako hizkuntza den hassanian idatzitako izena duten zorro eta orri-markagailu pertsonalizatuak egiteko.
Arratsaldean, 18.00tan, "Muha eta amona Lala" liburuaren aurkezpena izango da, egileekin batera, saharar oroimena gazteenei hurbiltzen dien istorio bat ezagutzeko aukera. Musikak emango dio amaiera perkusio tailer parte-hartzaile batekin, adin guztietako pertsonei irekia.
Oporrak Bakean 40 urte ospatzeko, ikasteko eta gogoratzeko ospakizuna, familia eta erakunde ugariren inplikazioari esker, Donostiaren eta saharar herriaren arteko elkartasun-lotura sendoak izan dituena. Aste Nagusian elkartasunera hurbiltzeko, parte hartzeko eta ospatzeko gonbidapena.
Non: Katalunia plaza (Gros)
Ordutegia: 17etatik 20etara
Noiz: abuztuak 9
Hizkuntza: euskara eta gaztelania