Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Burujabe Cha Cha Cha Cristina enean

Burujabe Cha Cha Cha, Cristina Enean

Data:

Lekua Cristina Enea Parkean

Datorren urriaren 10ean, Donostiako Cristina Enea parkea jasangarritasunaren topagune bilakatuko da Burujabe Cha Cha Cha! ekimenari esker. “Goiz pasa bat bizitza onaren erritmoan” izenburupean eta “Burua jan gabe, izan burujabe!” leloarekin, jardunaldi honek bizitza erdigunean jarri eta trantsizio ekologiko zein sozialerako gakoak partekatzea du helburu.  

Esperientziak ezagutzeko eta praktikan jartzeko gunea 

Jardunaldiaren muina Cristina Enean antolatuko den mahai-ingurua izango da. Bertan, gure inguruko elikaduraren, energiaren eta zaintzaren arloko esperientziak aztertuko dira, prozesu horietan garatzen diren erronkak, prozedurak eta harremanak gertutik ezagutzeko. 

Teoriatik praktikara igarotzeko, topaketak hiru ikastaro praktiko eskainiko ditu parte-hartzaileentzat (aforoa bete arte): 

  • Sukaldaritza Agroekologikoa Familian: Elikadura jasangarria eta hurbilekoa lantzeko.
  • Yoga, Autozaintza eta Estiramenduak: Gorputzari eta ongizateari lekua egiteko txokoa.
  • Erein zure Burujabetza artelan-txokoa: Sormenaren bidez burujabetzaren kontzeptua lantzeko espazio artistikoa. 

Horiez gain, goiz osoan zehar Cristina Eneako giro paregabeaz gozatzeko aukera izango da, erakusketak bisitatuz eta musikaz lagunduta. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dituzte bizitza onaren erritmoan parte hartzera eta alternatiba kolektiboak ezagutzera. 

Ekitaldia: Burujabe Cha Cha Cha! Burua jan gabe, izan burujabe!

Data: Urriak 10 

Tokia: Cristina Enea parkea, Donostia / San Sebastián

ANTOLATZAILEAK: SARETUZ SAREA

Laguntzaileak: DONOSTIAKO UDALA (LANKIDETZA SAILA) eta CRISTINA ENEA FUNDAZIOA

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa