Euskera Β· Castellano

Donostia Mundu Artean

Pobreziarekn aurkako astea

Ate solidarioaa

Giza eskubideak desinformazioaren aurrean

Data: Urriak 15etik 18ra

Lekua Donostiako hainbat lekutan

Zero Pobrezia Donostia plataformak Pobreziaren Aurkako Astearen edizio berri bat antolatu du. Aurten, demokraziaren krisiari, autoritarismoen gorakadari eta gezurrek zein desinformazioak gizartean duten eraginari buruz hausnartzea izango du ardatz.

«Giza eskubideak vs eskuin muturrak» lelopean, egitarauak zinema eta bertsolaritza uztartuko ditu gai horiei hainbat ikuspegitatik heltzeko. Urriaren 13an, 19:30ean, Trueba zinemetan autoritarismoari buruzko zine-foruma egingo da.

Bigarren hitzordua urriaren 15ean izango da, 19:00etan, Lugaritz Kultur Etxean. Desinfokrazia edo demokrazia? bertso-saioan Alaia Martin eta Aner Peritz bertsolariek parte hartuko dute, Imanol Artola «Felix» gai-jartzaile dela. Bertsolaritzaren bidez, gezurrek eta desinformazioak gizartean duten presentzia eta eragina izango dituzte hizpide.

Ekimenak Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira antolatu dira —urriaren 17an ospatzen da—, eta giza eskubideen eta egungo gizarte-erronken inguruan hausnartzeko eta sentsibilizatzeko guneak sortzea dute helburu.

Informazio praktikoa
Autoritarismoari buruzko zine-foruma
πŸ“… Noiz: urriak 13
πŸ•’ Ordua: 19:30
πŸ“ Non: Trueba zinemak

«Desinfokrazia edo demokrazia?» bertso-saioa
πŸ“… Noiz: urriak 15
πŸ•– Ordua: 19:00
πŸ“ Non: Lugaritz Kultur Etxea
🎀 Parte-hartzaileak: Alaia Martin eta Aner Peritz
🎟️ Sarrera: doan, lekuak bete arte

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa