Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Gaztelania kurtsoa haurralde fundazioa

formakuntza

Parte hartzeko hitzak eta tresnak

Data: Urritik abendura

Lekua Kolon pasealekua 50, behea- Donostia

Haurralde Fundazioak antolatzen du, bereziki emakume migratzaileei zuzendutako prestakuntza- eta topaketa-gunea da. Gaztelaniaren ikaskuntza —hasierako eta maila aurreratuko taldeetan— eta oinarrizko gaitasun digitalen garapena uztartzen ditu, eguneroko bizitzan autonomia handiagoz moldatzeko.

Egoera errealetatik abiatuta, modu praktikoan lantzen dira hizkuntza, informaziorako sarbidea, tresna digitalen erabilera, baliabide eta eskubideen ezagutza eta komunitatean parte hartzea.

Proposamen honek hizkuntza- eta alfabetatze digitala ez ditu soilik ikaskuntza tekniko gisa ulertzen, baizik eta desberdintasunak murrizteko, emakumeen autonomia sustatzeko, eskubideak baliatzea errazteko eta gizarte anitz batean haien parte-hartze soziala indartzeko tresna gisa.

  • Astean bi egunetan | 10:00–11:30 Kolon pasealekua 50, behea – Donostia
  • Hamabostero
  • Doako jarduera
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzaren laguntzarekin.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa