Tailerra
Data: Urritik aurrera, Hamabostean behin astearteetan
Lekua Egiako Komunitate Zentroa Ametzagaña 31, behea – Donostia
SUSTRAIAK ETA HEGOAK
Elkar aurkitzeko, geure burua zaintzeko eta elkarrekin hazteko gunea Sustraiak eta Hegoak emakume anitzentzako topagunea da, Haurralde Fundazioak sustatua.
Eguneroko ardura eta kezken artean, une batez gelditzeko, partekatzeko, geure burua hobeto ezagutzeko eta indarrak berreskuratzeko lekua.
Profesional baten laguntzarekin, topaketa dinamiko eta hurbilen bidez, guretzat garrantzitsuak diren gaiez hitz egingo dugu: nola zaindu geure burua, nola jarri mugak, nola egin aurre aldaketei, nola indartu geure buruarekiko konfiantza eta nola eraiki on egiten diguten harremanak.
Emakume guztientzako gunea da, norberari denbora pixka bat eskaintzeko eta beste emakume batzuekin partekatzeko. Zuretzako denbora. Indartsuago sentitzeko eta aurrera egiten jarraitzeko tresnak.