Jardunaldia
Data: Azaroak, 13 ostirala
Lekua Arrupe aretoa (Garibay kalea 19)
Gainera, bisita horren esparruan, Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuak (SJM) gogoeta eta truke jardunaldi bat antolatu du Donostian, Alboan, Ellacuria Fundazioa eta Loiolaetxearenlaguntzarekin.
Gune honetan, Afrikako hainbat lekutan 5. GJHaren inguruan egiten ari diren testigantzak, erronkak eta esperientzien ikaskuntzak entzuteko aukera izango dugu. Helburua generoen artekoberdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea da, emakumeen eta nesken aurkako diskriminazio eta indarkeria mota guztiak desagerraraziz.
Burunditik, François Xavier Nsababandi, JRS Burundiko programen arduraduna eta RD Congoko3 emakumeren ahotsak izango ditugu: Caddy Adzuba, AFEMekoa; Justine Masika, SFVS sarekozuzendaria; eta Gertrude Tamba, Butemboko (FEPSI) sexu-indarkeriatik bizirik atera diren pertsonen arretarako ospitalekoa.
Noiz: 2026ko azaroaren 13an
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
Lekua: Arrupe aretoa, Garibay kalea 19, Donostia
Prezioa: doan
Izen-ematea, hemen.
PROGRAMA OSOA
09:45 | Izen-emateak eta parte-hartzaileei harrera
10:00 | Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
10:10 | Genero-ikuspegitik migrazioei begirada globala: ikusezin bihurtutako desberdintasunak
Invisibilizadas txostenaren aurkezpena.
Sara Diego, Alboan Fundazioa.
10:40 | Bidean dauden emakumeak: bizipenak eta erronkak hegoaldeko mugan
Annah Razoariniaina, DDM Maroko.
11:00–11:45 | Igarobidetik inklusiora: emakume migratuei laguntzeko tokiko esperientziak
Emakume migratuentzako esku-hartze eta inklusio eredu bat Donostian. Arantza Odriozola, Ondoan Elkartea eta Loiola Etxea.
Ahotsak eta bizipenak Emakume Migratuen Programatik. Palmera de Deborah.
11:45–12:15 | Kafe-atsedenaldia
12:15–13:30 | Konpromiso globaletatik tokiko ekintzara: mugikortasun-egoeran dauden emakumeen berdintasunaren eta eskubideen aldeko nazioarteko esperientziak
Indarkeriatik bizirik atera diren emakumeen parte-hartze politikoa Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean. Justine Masika, SFVS.
Indarkeriatik bizirik atera diren emakume desplazatuek osasun-zerbitzuak eskuratzeko dituzten aukerak Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean. Gertrude Molongi, FEPSI.
Emakume desplazatuen ekintzailetza eta aurrezki-taldeak Burundin: autonomia ekonomikorako bideak. François X. Nsababandi, JRS Burundi.
Mugikortasun-egoeran dauden emakumeak, tokiko integrazioa eta adiskidetzea Kolonbian. Ximena Vidal, JRS Kolonbia.
13:30 | Elkarrizketa irekia: partekatutako ikaskuntzak eta berdintasunerantz aurrera egiteko erronkak
13:45 | Jardunaldiaren amaiera. Caddy Adzuba eta Alboan.
14:00 | Bazkaria
Hitzaldi batzuk ingelesez eta frantsesez izango dira. Horregatik, Zoom bidezko itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Itzulpena behar baduzu, ezinbestekoa da zure telefono mugikorra eta entzungailuak ekartzea.