Hitzaldia
Data: Azaroak 26, osteguna
Lekua EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ekitaldi-aretoa (Oñati plaza, 1, Donostia)
Datorren azaroaren 26an, 12:00etatik 14:00etara, Mujeres de Frente: Bizitzarako ekonomia topaketa egingo da EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Donostian. SETEM Hego Haizeak eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeak antolatu dute, fakultateko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Gelarekin lankidetzan.
Jardunaldian Mujeres de Frente erakundearen esperientzia ezagutzeko aukera izango da. Quitoko (Ekuador) emakumeen espetxean sortutako erakunde feminista herrikoi eta arrazakeriaren aurkakoa da, eta espetxean dauden zein ez dauden emakumeak biltzen ditu antolakuntza kolektiboko, ikerketako eta espetxeen aurkako ekintza feministako prozesuetan.
Ekonomia herrikoi eta feministaren arloan garatzen dituen ekimenen artean daude jantoki herrikoi bat, catering-zerbitzua ere eskaintzen duena, eta joskintza-tailer bat. Proiektu kolektibo horien bidez, lan duinerako aukerak sortzea eta emakumeen autonomia ekonomikoa indartzea bilatzen dute.
Esperientzia hori abiapuntu hartuta, topaketan ekintzailetza kolektiboak gizartea eraldatzeko tresna gisa eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira. Halaber, egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduek gizartean eta ingurumenean dituzten eraginak landuko dira, bereziki elikaduraren eta ehungintzaren sektoreetan, baita ekonomia sozial eta solidarioari lotutako alternatiba feministak ere.
Informazio praktikoa
Zer: 'Mujeres de Frente: Bizitzarako ekonomia' topaketa
Noiz: 2026ko azaroaren 26an, osteguna
Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara
Non: EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ekitaldi-aretoan (Oñati plaza 1, Donostia)
Nori zuzendua: Unibertsitateko ikasleei eta herritar guztiei
Antolatzaileak: SETEM Hego Haizea eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak, EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Gelarekin lankidetzan.
Haurtzaindegi-zerbitzua: Zerbitzua behar dutenek ecosfron.euskadi@ecosfron.org helbidera idatz dezakete.
Informazio gehiago: Mugarik Gabeko Ekonomialariak.