HITZALDIA
Data: Azaroak, 8.
19tan.
Lekua Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan
Sevillako 3.000 biztanleko herri honek ibilbide luzea egin du borrokan Marinaleda antolamendu politiko eta sozial bereziko herri bihurtzeraino. Marinaledan kooperatiba bateko gerenteak administrari batek beste kobratzen du. Etxebizitza bat eduki daiteke hilean 15 euro ordainduz. Udaletxeak lurra publiko bilakatu du, eta sistema autogestionatu eta biltzar-bidezko baten bitartez lursailak uzten ditu autoeraikuntzarako. Rivas-Vaciamadrid 75.000 biztanle inguruko hiri madrildarra, berezitasun batzuk dituena bere kudeaketan, batez ere, parte hartzeari eta iraunkortasunari dagokienez. Udalerri berezia da, arazo ekologikoekiko oso sentibera, jasan duen hedadura urbanistikoaren eta ingurumenaren hondamenaren ondorioz.
Pedro del Cura Sánchez, Pedagogo eta Gizarte Hezitzailea, Rivas-VaciamadridekoGizarte Ekintza, Berdintasuna eta Partaidetza arloko alkateordea, eta 2003tik Ezker Batua-Berdeak taldearen gobernuko zinegotzia da.
Juan Manuel Sánchez Gordillo, Marinaledako alkatea da 1979tik.Langile-borrokarekin oso lotuta egon da beti. Bere eginkizun politikoa Historia irakasle lanarekin batera uztartzen du.
Marinaleda eta Rivas - Vaciamadrid: Demokrazia Ereduak from Donostia Entremundos on Vimeo.