Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

HITZALDIA

15M ETA KUKUTZA ISPILUAN. HASERREAREN MUGAK ETA GAITASUNAK.

Data: Azaroak, 15.

Lekua Salón de Actos del Museo San Telmo.
19:00etan.

Alde batetik15 Mren eta bestetik Kukutza Gaztetxea III-ren praktikak konparatzeak status quo-a zalantzan jartzen duten mugimenduen ahalmenak eta mugak aztertzeko aukera emango digu. Eta bide batez, protesta kolektiboak geldiarazi edo deuseztatzeko instituzio publikoek ematen dituzten erantzun ezberdinak ulertu ahal izango ditugu. Honela, Kukutzaren adibideak, 15Mkoarekin alderatuz, auzoan errotzeak eta antagonismo sozio-ekonomikoaren konkrezio praktikoak jardute eraldatzaile berriak legitimatzeko duen garrantzia islatzen du. Era berean, agintarien erantzunak sistema demokratiko ordezkatzailearen mugak adierazten ditu, eta batez ere, gure garaian geroz eta handiagoa den kontraesana bistaratzen du, hots, gizartearen legitimazioa etainstituzioen legalitatearen artekoa.

 

IGOR AHEDO : Errekaldeko Bizilagunen Elkarteko partaidea da, EHUkoZientzia Politikoko irakaslea eta Parte Hartuz-eko Demokrazia Partehartzaileari buruzko ikerketa taldeko partaidea.

Dagokion ekintza DEMOKRAZIA ETA PARTAIDETZARI BURUZKO JARDUNALDIA: KCTRL+ALT+SUPR. DEMOCRACY.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa