TAILERRA
Data: martxoaren 6, 13, 20 eta 27a
Lekua Emakumeen Etxean, Okendo Kalea 9. Donostia
Emakumeon ahalduntze feminista zer den eta zer ez den kontzeptualizazioaren inguruko hastapen-tailerra, transformazio kolektibo soziala eragiteko kontuan izan beharreko elementuei buruzkoa. Tailer honetan azalpen teoriko eta dinamika parte hartzaileen bitartez, boterearen kontzeptuari eta emakumeok horrekin daukagun erlazio gatazkatsuari buruz hitz egingo dugu. Ahalduntze kontzeptuarekin zer ulertzen dugun eta hitzaren jatorria aztertuko dugu, baita emakumeen jabetza eta autogestioa bultzatu duten talde esperientzia batzuk ere. Ahalduntze prozesuak bultzatzeko behar diren gakoak ezagutuko ditugu, eta baita prozesu honetan ager daitezkeen zailtasunak ere