HARRERA PROGRAMA
Data: apirilaren 30a baino
lehen
Lekua DONOSTIAKO UDALEKO
LANKIDETZA ATALA
Urtero bezala, haur sahararrek Oporrak Bakean pasatzeko aukera izango dute, Aljeriako Tindúf urruneko errefuxiatuen kanpamenduetatik kanpo. Ume hauek errefuxiatuen kanpamenduetan jaio eta hazi dira; beren familiarekin batera era guztietako beharrak pairatzen dituzte, udaran 50ºC-ra iristen diren tenperaturak jasanez. Proiektu solidario honen asmoa da haur sahararrei orain arte eskola liburuetan ikasi dutena errealitatean ikusteko aukera ematea. Zure familia etxean haur bat hartzeko esperientzia honetan parte hartzeko interesa badu, adierazten den telefono edo e-postan kontaktuan harremanetan jarri daiteke, maiatzaren 20a baino lehen.
BERDINTASUN ETA LANKIDETZA ATALA
Tel.: 943 48 14 71
E-maila: lankidetza_cooperacion@donostia.org
www.donostiahirihezitzailea.org