Calcuta Ondoan-etik aurten ere borroka global honekin bat egiten dugu gure ahotsa Indiako emakume eta neskatilekin elkartuz. Patriarkatu pribilegiorik gabeko gizarte bat aldarrikatu nahi dugu guztiek aukera berdinak izan ditzagun. Horretarako martxoaren 10ean emakumeen nazioarteko eguna ospatzen emango dugu, Indiako milaka emakumek egiten dituzten jarduerekin konektatzen eta familia osoarentzat berdintasuna sustatzen duten tailerrak egiten, betiere jaialdi eta errebindikazio giroan.