ERAKUSKETA
Data: martxoaren 22tik maiatzaren 5era
Lekua Okendo Kultur Etxea
Gervasio Sanchez argazkilari ospetsuaren erakusketa honek Amerika Latinoko, Asiako eta Europako hamar herrialdetan desagerturiko pertsonen oroimen lurperatua ahanzturatik ateratzeko borrokaren testigantza artegagarria erakusten du. Biktimentzat egia eta justizia aldarrikatzen duten argazkiak dira. Egileak bidaia bihurri bati ekin dio eta abiapuntua errepresioaren biktimak preso egon ziren zoritxarreko atxiloketa zentroak dira. Bertan, hauen aztarnek, oroitzapenetan edo denborari aurre egin dioten ondasunetan aurkitzen direnak, hunkitzen jarraitzen gaituzte.
Inaugurazioa martxoak 22an 19:00etan Gervasio Sanchezekin
Bisita gidatuak Gervasio Sanchezekin martxoaren 23 eta 24an. Izena emateko: 943 481975 / bakearenetxea@donostia.org">bakearenetxea@donostia.org