Haurralde Fundazioak bere sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza proiektuen baitan “Zertan Ari Gara“ antzezlana jarri du martxan. Genero desberdintasunei buruz dihardu eta ikusle gazteei eta nerabeei zuzentzen zaie. Gizartean gailentzen diren jokabide sexistak eta ekitaterik gabekoak aldatzea du helburu. Gazteen artean jokabide hauek irautea bereziki kezkagarria da. Antzerki lana Teresa Calok zuzendu eta idatzi du, eta ondoko gazte aktore hauek parte hartzen dute: Naiara Arnedo, Itziar Lamuedra eta Ion Sagarzazu.