Ciclo anual sobre las revoluciones arabes
Data: Eguna:maiatzaren 17a Ordua: 19:30
Lekua San Telmo Museoa. Eliza
Haserreak, ezintasunak eta errebeldiak eraman zuten Mohamed Bouazizi gaztea bere buruaz beste egitea Sidi Bouzid-en. Gertaera honek "duintasunaren sugarra"ren hedapena eragin zuen, Magrebeko eta Ekialde Hurbileko arabiar herrialdeen errealitatea goitik behera eraldatu duten protesta eta istilu segida abiaraziz. Nahikoa da, esan dute herritarrek, eta aurre egin diete erregimen diktatorialei; hauek, askotan, ondorio suntsitzailea izaten ari den errepresio basatiari ekin diote. Sami Nair, arabiar munduan adituak, eskualdeko herri matxinadak ulertzeko gakoak emango dizkigu, hauen jatorrizko arrazoietan eta ondorio politiko, sozial eta geoestrategikoetan sakonduz.
Sami Nair, frantses filosofo eta soziologoa. Zientzia Politikoetako Katedraduna eta Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitateko "Centro Mediterráneo Andalusí"ko zuzedaria. Migrazio mugimenduetan eta Mediterraneoko politiketan aditua. Arabiar Udaberriek Magrebeko eta Ekialde Hurbileko errealitatea goitik behera eraldatzen ari dira. Sami Nair, arabiar munduan adituak, eskualdeko herri matxinadak ulertzeko gakoak emango dizkigu, hauen jatorrizko arrazoietan eta ondorio politiko, sozial eta geoestrategikoetan sakonduz.
Moderatzailea: Meriano Ferrer
LANKIDETZA ATALA / SAN TELMO MUSEOA. ELIZA
943481471lankidetza_cooperacion@donostia.org">