Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Bideofroruma

EMAKUMEEN AHALDUNTZEA, ALDAKETARAKO GILTZA

Data: Eguna: ekainaren 11ean. Ordua: 19:00h

Lekua Okendo kultur etxea

Dokumentalak argi agertzen du emakumeen indarra eta garrantzia gizartearen eraldaketa prozesuan. Emakumeak, munduko leku guztietan eta baita Indian ere, garapenaren eragile eta erregai dira. Horregatik, emakume eta gizonen arteko berdintasunean sinesten dugulako, justiziagatik eta eraginkortasunagatik, garapenerako lankidetzako gure ildo nagusia da emakume eta nesken ahalduntze prozesuak laguntzea Indian. Hau ere gure ingurune hurbilean egiten dugu, sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntza proiektuen bidez. Saio honetan gainera 2011 urtean zehar ildo honi jarraituz lagundutako eta egindako lana agertuko dugu.

Dokumental honek emakumeek gizartea eraldatzeko agente bezala duten garrantzia erakutsiko du. Honela ere, Calcuta Ondoan elkarteak 2011ean egindako lana erakutsiko da.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa