Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Arabiar iraultzei buruzko urteko zikloa

TUNISISA, IRAULTZA, ISLAMA ETA DEMOKRAZIA

Data: Irailaren 6a , 19:30

Lekua San Telmo Museoa

Tunisia, gutxien espero genuen herria, izan zen eskualdeko arabiar diktaduren kontrako matxinada handi bat piztu zuen txinparta, 2011ko hasieran. Demokratizazio ahalegin segida baten lehenengo arrakasta izan zen ere, beste herri batzuetan kanpo interbentzioek etendako edo deformatutako segida batena. Eta 2011ko urriaren 23ko hauteskundeen ondoren, Afrika Iparraldea eta Ekialde Hurbila kudeatzeko modu berri baten laborategia bihurtu zen, non EEBBk eta EBk orain arte borrokatutako indar islamisten protagonismoa onartu den. Iraultzak, irabazi egin du? Ze trantsizio eredua ezartzen ari da? Politikaren eta gizartearen islamizazio prozesu bat al dago? Zer esanahi du politikoki eta sozialki? Tunisiar eredutik abiatuta, gogoeta egin dezakegu gaizki izendatutako Arabiar Udaberriak, arabiar munduan eta nazioarteko politikan eragiten ari den aldaketa garrantzitsuetan, hauek dakartzaten arrisku eta itxaropen guztiekin.

 

Santiago Alba Rico: saio-idazle eta filosofoa. Mundu arabiarrean aditua da, eta han bizi da 1988 urteaz geroztik. Liburu asko publikatu ditu, azkena "Tunez, la revolución". Komunikabide alternatibo askoren kolaboratzaile aktiboa, besteak beste Rebelión, Archipiélago, La Dinamo, Diagonal… Naguib Surur poeta egiptoarra itzuli du, eta orain gutxi Mohamed Jydair eleberrigile irakiarra. "La bola de cristal" saio ezagunaren gidoilaria izan zen. Gaur egun Tunisian bizi da.

 

DONOSTIAKO UDALETXEKO LANKIDETZA ATALA

943481471

www.donostiaentremundos.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa