Emakumeek rol garrantzitsua izan badute ere erregimen politikoen erorketan, hauxe da gakoa: haien borroka iraultzaileak beren gizarteetan nagusi den gizarte patriarkala ere irauli nahi al zuen? 2011-2012ko Yemengo iraultzako emakumeen mugimenduek erakusten digute kontsolidazio eta jabekuntza prozesu konplexu bat gertatzen ari dela genero interes estrategikoak gaur egungo trantsizioan artikulatzeko. Iraultza kultural feminista baten aurrean ote gaude?
Ewa Strzelecka. Yemengo Genero eta Garapenean ikertzaile eta aditua. Yemengo emakume eta feministak diren mugimenduetan espezializatua.
DONOSTIAKO UDALETXEKO LANKIDETZA ATALA/SAN TELMO MUSEOA
943481094