Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

BIDEO FORUN

ZURE DIRUAREKIN

Data: Urtarrilak, 24

Lekua Koldo Mitxelena

Dokumental honek, estatuan eta nazioartean aurki ditzakegun finantza jarduera alternatiboak ezagutarazi nahi ditu. Krisialdiak, bankuen legezkotasun eztabaidagarriko jarduerak eragina neurri batean, banku eta aurrezki kutxek euren bezeroek utzitako dirua non eta zertarako erabiltzen duten inguruko eztabaida zabaldu du. Ba al badakigu nola erabiltzen den diru hori? Dokumentalarekin, bankuen jokabide txarrak, hala nola, armamentuaren industriarekiko harremanak, giza eta lan eskubideak babesten ez dituzten transnazionalak, e.a. aurkezten dira. Egoera honi aurre egiteko: banku etikoak eta ekonomia alternatiboen sareak erakusten dira. Banku etikoen arloan dokumentalak FIARE, kreditu kooperatiba etikoaren argudioak bereziki aurkezten ditu. Emanaldiaren ostean, Iker Espúñez (dokumentalaren zuzendaria), Peru Sasía (Fiare) eta Edurne Pujana (SETEM) egongo dira.

www.setem.org/euskadi

donostia@setem.org

943.314.415

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa