ERAKUSKETA
Data: Martxoaren 1etik, apirilaren 15era arte
Lekua Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusia
Mundua finantza, gizarte, politika eta ingurumen arloetako krisiaren ondorio larriak sufritzen ari da; krisia gizakien eta planetaren bizitza bigarren mailan jarri, eta kapitala esku gutxi batzuetan pilatzeari lehentasuna ematen dion mundu mailako sistemak sortu du.
Krisi sistemikoaren eraginari aurre egiteko, haren kostua herriaren bizkar gainean ari baitira jartzen, herritarrak antolatu egin dira eta kalera irten dira bere sumindura agertzeko.
Artistak, sortzaileak ere konprometitu egin dira errebindikazio hauekin, erakusketa honetan ikus ditzakezun sormen handiko diseinu zirraragarriak bezalakoak sortuz.
Erakusketa honetako kartelak "Voces con Futura" (http://vocesconfutura.tumblr.com/) izeneko ekimenaren irudi bankutik hartu dira. Modu librean deskargatzeko aukera ematen duen irudi banku honek, honako mugimendu hauek, besteak beste, lagundu nahi ditu estetikoki eta moralki: #globalrevolution #99% #occupy #realdemocracynow #democraciarealya #takethesquare #worldcamp...
#sistemaerrorea hastagh-a erabiltzera animatu nahi zaitugu,kartel hauen mezuaren inguruan zuen ideiak islatzeko.
Erakusketa honetako diseinu grafikoa Usandizaga Institutuko ikasleek egin dute: http://www.usandizaga.com/design/
LANKIDETZA ATALA
Tlf:943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.org