Haurralde Fundazioak antolatzen duen Emakumearen Astean, Moussa Sene Absa zinema zuzendariak Madame Brouette filma aurkeztuko du. Film honek Senegaleko gizartearen alderdi bat azaltzen digu. Batetik, ikusten dugu emakumeek ez dutela begirune handirik jasotzen, eta, bestalde, emakume eta gizonen arteko banaketa bidegabea gainditu gabe garapena ez dela posible adierazten digu. Emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da zuzendariarekin.
Dohainik aretoa bete arte.
www.haurraldefundazioa.org
943 - 32 71 62