Data: Ekainak 5 eta 6 (apirilak 17,18 bertan behera)
Lekua San Telmo Museoa
Emakume palestinarrek egindako bi dokumental proiektatuko dira; ondoren, solasaldia izango da dokumentalaren zuzendariarekin eta hango egoera ondo ezagutzen duen beste emakume batekin.
1º eguna: LURRAK ARABIARREZ HITZ EGITEN DU (THE LAND SPEAKS ARAB): Dokumental honek aztertzen du sionismoaren jaiotza XIX. mendean, eta honen eragina palestinar herritarrengan, garaiko dokumentu originaletan, lider sionisten aipuetan, artxiboko filmaziotan, lekukoen testigantzetan eta historialarien elkarrizketetan oinarrituta. Dokumentu guzti hauek, argi ikusarazten dute Palestinako arabiar herritar indigenen kanporatzea ez zela, inondik ere, 1948ko gudaren ustekabeko ondorioa..
2º eguna: EMAKUMEAK BORROKAN (WOMEN IN STRUGGLE)
4 emakume palestinarren bizitza paraleloen lekukotasuna: emazte, ahizpa zein amaren rola behartuta utzi behar izan zuten hainbat urtez atxilotuta egon ondoren Palestinako erresistentzian parte hartzeagatik.