Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

LIBURUAREN AURKEZPENA: HAY ALTERNATIVAS

Data: Apirilak, 19.

Lekua Museo San Telmo

Vicenç Navarro López, Juan Torres eta Alberto López Garzón Espinosa dira liburuaren egileak, hitzaurrea, berriz, Noam Chomsky-rena da. Sequitur argitaletxeak argitaratu zuen 2011n, Attac Espainiaren kolaborazioarekin. Autoreek aztertzen dituzte 2008-2011ko krisi ekonomikoaren arrazoiak, ondorioak eta konponbideak, —enpresek (patronalak), bankuek (bankari eta banku zentraletako zuzendariek) proposatzen dituzten irtenbideez kanpo, beste bide eta alternatiba posible batzuk badaudela erakusteko asmoarekin—, eta azken horien interesei aurre egiteko proposamen politiko eta instituzionalak. Proposatzen diren alternatibak, lana eta gizarte ongizatea sortzera bideraturik daude, Espainiako langabeziaren areagotzearen eta ongizate estatuaren gainbeheraren aurrean.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa