Hainbat ekintza egingo ditugu, Donostian, 16 eta 23 urte bitarteko gazteekin, gizarte errealitatera hurbiltzeko, gaur egungo krisi testuinguruan. Gure inguruko gizarte arazoei buruzko hausnarketa egingo dugu, eta eztabaidarako gunea izango dugu, baita alternatibak elkartrukatzeko ere. Gazteak hainbat taldetan banatuko dira, Donostiako auzoetan zehar, eta joko baten bidez herritarrek ekonomia, politika, generoa, ingurugiroa, eta abarren inguruan duten ezagutza aztertuko dute. Gazte talde bakoitzak bere jokoa grabatuko du bideo-kamara batekin eta, bukatzeko, grabazio guztiak ikusi eta ondorioak elkartrukatuko ditugu. Parte hartu nahi duena jar dadila gurekin harremanetan telefonoz edo emailez.