Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

HITZALDIA

ARCADI OLIVERES: KAPITALISMOAK EZ DU BALIO

Data: martxoak, 18.

Lekua Koldo Mitxelena

Sistema kapitalistak erreka jo du. Mozketek edo erreskateek ezingo dute gizarte-bidegabekerian oinarrituta dagoen ekonomia salbatu.

Nola da posible, bankuei dirua ematen zaien bitartean, zenbait familia kale gorrian bizitzea? Nola da posible herrialdeen finantza egoera kalifikatzeko ardura dutenek, finantzekin espekulatu eta gizarte eskubideak murrizten dituzten berberak izatea? Nola da posible, guztientzako baliabideak izanik, egunero jendea gosez hiltzea?

Gizakien eta planetaren bizitza kapitala esku gutxi batzuetan metatzearen menpe uzten duen mundu mailako gizarte eta ekonomia sistema, gaixorik dagoen sistema bat da.

Arcadi Oliveresek izen eta abizenekin azalduko digu zeintzuk diren pairatzen ari garen krisi honen erantzule eta onuradunak. Finantza-ekonomiaren funtzionamendua azalduko du, eta baita honek botere politikoarekin dauzkan erlazioak ere.

 

LANKIDETZA ATALA

Tlf:943481471

lankidetza_cooperacón@donostia.org

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa