LIBURUAREN AURKEZPENA
Data: Maiatzak, 22.
19:00
Lekua San Telmo Museoa
Hedabideak funtsezko ardura izaten ari dira belaunaldi berriek munduan gertatzen ari denaren inguruan ezer ere ez ulertzeko. Lan honek ibilbide atsegin bat egiten du tragedia honetan zehar. Zenbait edukien paradoxak eta burugabekeriak erakusten ditu, desinformatzeko erabiltzen dituzten zenbait teknika azalarazten ditu, eta baita lan egiteko zenbait irizpideen eta albisteak aurkezteko hainbat moduen zentzugabekeria ere. Era berean, komunikazio enpresen funtzionatzeko eraren zenbait ezaugarri argitzen ditu. Azkenik, desinformatzeko eredu hau alda daitekeen itxaropena izateko bide ematen duten ideia batzuk ematen ditu ere.
Solasaldia Mariano Ferrer eta Pascual Serranorekin: hedabideak eta krisi ekonomiko, polítiko sozial eta etikoa.
Pascual Serrano nazioarteko politikan eta hedabideen analisian kazetari aditua da. Rebelion publikazio elektronikoaren sortzaile-kidea. Bi urtez Telesurren editore ahokularia izan zen. Le Monde Diplomatique-ko ohiko kolaboratzailea da, beste publikazio espainiar eta latinoamerikarrez gain.Liburu askoren egilea da.
Donostiako Udaletxeko Lankidetza Atala
943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.org