Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Giza eskubideen urraketa Palestinan. Elkartasunerako estrategiak.

Data: Maiatzak 17,18:30

Lekua Koldo Mitxelena

Maiatzaren 15ean 64 urte beteko dira Nakba ("hondamendia", Israel estatua sortzeko gudan jazo zen palestinarren exodoa izendatzen du) gertatu zenetik. Egun seinalatu hau gogoratzeko, gaur egun Palestinan pairatzen den giza eskubideen urraketaz, apartheit-az, presoen egoeraz eta okupazioaren eguneroko ondorioez, besteak beste, hitz egingo da. Honekin batera Palestinarekiko hainbat elkartasun eta nazioarteko babes esperientzia azalduko dira konferentzian.

 

 

PARTE-HARTZAILEAK


Tom Hickey: BRICUP, Palestinako Unibertsitateetarako Batzorde Britaniarra, eta UCU, Unibertsitate eta Ikastetxeetako Batasuna, erakundeetako exekutiba nazionaletako kidea.

 

Jon Benneett: Eskoziako ikasle mugimenduaren ordezkaria eta BDS akademikoaren arduraduna.

 

Adel Mohamad Abou Salem: Ein El-Helweh, Saida, Líbanoko, palestinar errefuxiatuen kanpamentuan jaioa, 1970 urtean. Kuban ikasi zuen Ingeniaritza mekanikoa. Nuwat elkartasun sozialerako zentroaren zuzendari exekutiboa da. Gizarte Garapenerako zentroko Administrazio Batzarreko kidea da, eta Palestinar Ingeniarien Batasun Orokorreko lehendakariordea.

 

Adel Libanoko errefuxiatuen egoerari buruzko informazio interesgarria emango digu, kanpamentuen egoera, antolatzeko modua, barneko gatazkak, Libanoko alderdiekin duten erlazioa, gaur egungo egoera Siriako gerra zibila dela eta, siriar desplazatuen testigantzak, Udaberri Arabiarra eta gero palestinarren egoera berria, etab.

 

 

Palestinarekin Elkartasuna - Donostia Udaleko Lankidetza Atala

lankidetza_cooperacion@donostia.org

943481471

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa