Mahai Ingurua
Data: Ekainak, 4. 19:00etan.
Lekua Udaletxeko Pleno Aretoan
Ada Colau, Hipotekak Kaltetutakoen Plataformaren ordezkariak eta Javier García, Andaluziako Langileen Sindikatuko kideak, finantza botereen interesei lehentasuna ematen dien, eta herritarrak egoera sozial eta humano iraun ezinezko batetara kondenatzen dituen sistema politiko baten aurkako borrokez eta mobilizazioez hitz egingo digute.
PAH krisiak eta higiezinen burbuilak sortutako hipoteken iruzur itzelek eragindako biktimak babesteko mugimendua da, egoera honek milaka pertsona eta familia bazterketa, pobrezia eta gose egoeretara bultzatzen ari baita.
SAT biolentziarik gabeko ekintza zuzenak garatzen dituen sindikalismo mota bat da. Aurrera daraman borrokengandik, isun, epaiketa eta kartzela zigor ugari ezarri dizkiote. Beraien ekintzak: lur-jabeen finken okupazioa, behar beharrezkoak diren elikagaien desjabetzea merkataritza gune handietan, banketxe eta etxebizitza agentzien okupazioak...
Desobedientzia zibil baketsuaren bi adibide. Bietan, indarkeriarik gabeko ekintza zuzenek, injustiziaren aurka borrokatzeko tresna politiko legitimoa eta eraginkorra dela erakusten dute.
LANKIDETZA ATALA
943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.org