Christian Felber
Data: ekainak, 20 - 19:00
Lekua Donostia Udaleko Pleno Aretoa.
"Guztion Onerako Ekonomia" nazioarteko eredu ekonomiko berri bat da, enpresa eta finantza-ereduetatik kapitalismoaren muinari berari alternatibak planteatzen dizkiona. Bost printzipiotan oinarritzen den sistema ekonomiko alternatiboa da: giza duintasuna, elkartasuna, lankidetza, ardura ekologikoa eta empatia.
Mugimendu honek hiru arlotan lan egiten du: arlo ekonomikoan, tamaina eta forma juridiko ezberdina duten enpresa eta erakundeentzako alternatiba da; arlo politikoan, mugimendu honek, aldaketak lortu nahi ditu marko legalean, guztiontzat onurak ekarriko dituen sistema ekonomiko baterantz bideratzen direnak; azkenik, arlo sozialean, sistema aldarazi nahi duen kontzientziatze ekimen bat da.
Christian Felber ekonomia irakaslea da, idazlea eta ekonomia eta soziologia gaien dibulgatzailea. Ekonomia iraunkorrean eta finantza merkatuen alternatibetan aditua da. Austriako Attac Justizia global mugimenduko kide-sortzailea da, eta Banka Demokratikoa deitzen denaren abiarazlea.
Sarrera libre lekuak bete arte.
Guztion onerako ekonomiako webgunea: http://www.gemeinwohl-oekonomie.org/es
LANKIDETZA ATALA / DONOSTIA SUSTAPENA / KRISTINA ENEA FUNDAZIOA 943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.org