Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Kontzertu Solidarioa

Ilusioak berreraikitzen

Data: Ekainak 15. 19:00etan.

Lekua Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoa

Donostiako Phagma Drölma Elkarteak, Osakidetzako KANTAKIDETZA eta Lazkaoko KANTAKA abesbatzen laguntzarekin, Kontzertu Solidarioa eskainiko du "Ilusioak Berreraikitzen" kanpainaren barnean. Kanpaina honen bitartez dirua bildu nahi da Indiako hegoaldeko kanpamentu tibetar bateko eskola-aterpetxea berreraikitzeko, non Tibetetik ikasketa bila ihesean iristen diren haurrak edo eta errefuxiatu kanpamentuetako familia pobretuetan jaio diren haurrak hartzen dituzten.

 

Gainera, aterpetxearen berreraikitzen lagundu nahi duen pertsona orok Phagma Drölma elkartearen Rifa Solidarioak erosi ditzake, Kaskazuri Jatetxean 2 pertsonentzako bazkaria zozketatzen delarik.

 

Informazio gehiagorako:

www.phagmadrolma.org

drolma.elkartea@gmail.com

676629859

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa