BILADI Palestinar elkartea, 2003. urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Bere helburua Palestina eta Ekialde Ertaina osatzen dituzten beste herrialdeen (Libano, Siria, Iraq eta Jordania) historia eta errealitate politiko, sozial eta kulturala ezagutzera ematea da. Zine forum honen bitartez, herrialde hauetako gizarteak osatzen dituzten emakumeen egoera eta borrokan enfasi berezia egin nahi dugu.
Asociación Palestina BILADI
Tel.: 94 404 95 50
www.biladipalestina.org