Elkartasun eguna.
Data: Urriak,19.
Lekua Martín Santos Plaza - Egia (Plaza Haundi)
Pintxo solidarioaren laugarren edizioa, Egian lanean ari diren Maria Reinako Misioak, Karitas eta TAU Fundazioa erakunde solidarioek antolatu dute. Erakunde hauek elkarlanean eta koordinaturik, hiritarrak solidaritatean sentsibilizatu nahian, lankidetzako proiektuak bultzatzen ari dira.
Egiako Martin Santos (Plaza Haundi) plazan egingo den jardunaldi honetan hainbat ekintza egingo dira, hala nola "Kantukantoi" ipuin kontalariak, lankidetza jolasak, patata tortilla lehiaketa solidarioa edo bidezko merkataritzako produktuen salmenta. Jardunaldia girotzeko Lagunak txaranga eta Trintxerpeko kofradiaren batukada izango dira. Inguratzen den herritarrari, diru kopuru baten truke, pintxo bat eskainiko zaio eta bildutako dirua, Kolonbiako Villevicencio herrian garatzen ari den proiektu batentzat izango da.
TAU FUNDAZIOA
www.taufundazioa.org
943 289956