Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mahai Ingurua

Greziar herriaren erresistentziak krisiaren aurrean

Data: Urriak, 9. 19:00etan

Lekua San Telmo Museoa

Troikak Europan ezarritako politikak eta doikuntzek eragindako panorama suntsitzailearen aurrean, greziar herria erresistentzia, elkartasun eta borrokarako gaitasun handia erakusten hari da. Honela, ehunka proiektu sortzen ari dira, besteak beste, klinikak eta jangela solidarioak, alternatiba ekonomiko solidarioak, kultur gune alternatiboak, hezkuntza ikasgela paraleloak, aholkularitza juridiko zerbitzuak...

 

Greziar herritar hauentzat, elkartasuna, autoantolakuntza eta orain arte lortutako gizarte lorpenak suntsitzen dituen sistema politikoaren aurka borrokatzea, dira beraien erresistentziaren 3 oinarri nagusiak, eta baita kapitalismoa baino haratago doan mundu bat eraikitzeko sustraiak ere.

 

Mahai ingurua:

 

Georgia Bekridaki "Solidarity4all" kolektiboko kidea, krisiaren aurreko elkartasun egitura eta sare aktiboen koordinazio, komunikazio eta esperientzien trukaketarako plataforma.

 

Mario Toursonidis: "Babylonia" aldizkaria eta Atenaseko" Nosotros" zentro-eskola sozial okupatuaren gisako proiektu autogestionatuen kidea.

 

DONOSTIA UDALEKO LANKIDETZA BULEGOA/ GITE-IPES

Lankidetza_cooperacion@donostia.org

943481471

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa