Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

PRESENTACIÓN INFORME

IZAN LITEKEEN ITXAROPENA

Data: Irailak 11 - 19:00

Lekua Donostia Udaleko Osoko Bilkuren Aretoa

Mendebaldeko Saharan izan diren giza eskubideen urraketei buruzko azterketa sakona egin du Carlos Martín Beristainen zuzendaritzapean. Lehen emaitza gisa, joan den abenduaren 10ean, "El Oasis de la Memoria" izeneko txostena argitaratu zen azterketa horren ondorioekin. 2013 urtean, AFAPREDESAK hala eskatuta, Hegoa Institutuak, Aranzadi Fundazioak eta EHU/UPVk osatutako talde bat Saharara joan zen giza eskubideen urraketei buruzko ikerketa bat egitera. Ondorioek, gertakarien egiatasuna frogatzeaz gain, sostengua ematen
diete biktimei; baita onarpena, justizia eta ordaina aitortzeko egin diren eskaerei
ere.

 

Ekitaldiko aurkezlea: Jon Albizu, Lankidetza, Gizarte Ongizate eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkaria, Donostiako Udala.


Parte-hartzaileak:

Carlos Martín Beristain, ikerketako zuzendaria (Hegoa).
Francisco Etxeberria Gabilondo, ikerketako zuzendaria (Aranzadi).
Djimi Elghalia, Sartaldeko Saharako giza eskubideen aldeko ekintzailea.

Moderatzailea: Itziar Iturri, Euskal Fondoako Sahara Koordinazio Unitateko arduraduna.


"Egiaren hazia" dokumentala proiektatuko da. Ondoren, "Izan litekeen itxaropena" argitalpenaren aleak banatuko zaizkie bertaratzen diren lagunei.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa