Jornadas
Data: Azaroak 29 eta 30.
Lekua Ondarreta Gazte Aterpetxea
Bi eguneko prestakuntza ikastaro honek Bakerako Nazioarteko Brigadek (PBI) presentzia duten 6 herrietan, Kolonbia, Guatemala, Honduras, Kenya, Mexiko eta Nepalen, giza eskubideen defendatzaile diren pertsonek bizi duten arrisku egoera ikusaraziko du.
Gatazken aurrean indarkeriarik gabeko erantzunak eratzeko duten ezinbesteko zeregina ezagutzera emango da. Hauek, lan nekaezina egin dute indarkeriaren, lekuz aldatu beharraren eta errepresioaren biktimentzat justizia bilatzen, eta baita egoera hauek gainditu dituztenentzat ere.
Arreta berezia jarriko dugu Nazioarteko akonpainamenduari, Giza Eskubideen defendatzaileen jarduera-espazioa irekitzeko bide eta nazioarteko elkartasunaren erreminta bezala. Jardunaldiekin batera, "Borrokatzen duten aurpegiak: defendatzaileak lehen planoan" erakusketa izango da.
Izen-ematea: Azaroaren 15 arte.
BRIGADA INTERNAZIONALISTAK
admin@pbi-ee.org / 659630355
www.pbi-ee.org