Liburuaren aurkezpena
Data: Abenduak, 19.
Lekua San telmo Museoa. 19:30etan.
Kapitalismoa ez dabil: sozialki bidegabea, politikoki demokraziaren aurkakoa, ekologikoki ezin iraunezkoa eta estrukturalki bortitza. Baina: ba al dago beste aukerarik? Liburuaren egileak baietz uste du, kapitalista ez den gizarte eredu bat proposatzen du, eta baita hori lortzeko estrategia ere, herri jabekuntza: kontrabotere sozialak, indarkeriarik gabeko herri mobilizazio eta hauteskunde bidea konbinatzearen emaitza.
Proposamen honen emaitza ez da gizarte perfektu bat lortzea, 20-30 urteko epean esanguratsua den aldaketa lortzea baizik. Alde batetik, hondamendi klimatiko eta soziala saihesteko; eta, bestetik, justu, demokratiko, iraunkor eta baketsuagoak diren gizarteak sortzeko aukera izateko.
Jordi Garcia Jane kooperatibista da, eta Kataluniako hainbat gizarte mugimendutan parte hartzen du. Liburu anitzen egilea da, eta maiz ematen ditu ekonomia solidarioa, demokrazia parte hartzailea eta oro har alternatiba sozialen inguruko hitzaldiak.
Mikel Zurbano aurkezlea izango da.
Sarrera libre lekuak bete arte
NEGOCIADO DE COOPERACION DEL AYUNTAMIENTO DE DONOSTIA
943 481471
lankidetza_cooperacion@donostia.org