Ikastaro-mintegia
Data: Azaroak 4, 5 eta 6. Begiratu ordutegia.
Lekua Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (0.1.2 gela)
Egungo garapen ereduak porrot egin du. Baina zalantzarik gabe badago alterbatiba, pertsonak eta planeta zaintzea ardatz duen alternatiba bat.
Ikastaro-mintegian, ekitate eta iraunkortasunean oinarritutako hezkuntza-metodologia eta erreminta alternatiboak ezagutuko ditugu Mexikoko bi elkarteen eskutik.
Programa:
Azaroaren 4a, astelehena: ZAINTZAK BIZIZ, ERREALITATEA ERALDATU – InteRed Euskal Herria
15:30 – 17:15: Sistema kapitalista eta patriarkalaren inguruko hausnarketa. Ondorio globalak eta tokian tokikoak.
17:30 – 19:00: Jolasak orokorrean eta jolas kooperatiboak bereziki.
Azaroaren 5a, asteartea: EKITATETIK ABIATUZ ERALDATZEN- Ángeles Enriquez, Centro de Derechos Humanos Victoria Diez (Leon, Mexiko)
15:30 – 17:15. Errealitatearen azterketa: sistemaren azterketa sakona genero ikuspegitik. Ondorio eta tokian tokiko alternatibak.
17:30 – 19:00: Metodologia eta erreminten aurkezpena eta esperimentazioa
Azaroaren 6a, asteazkena: IRAUNKORTASUNETIK ERALDATZEN– Roberto Ugalde, Pronatura (Chiapas, Mexiko)
15:30 – 17:15. Errealitatearen azterketa: sistemaren azterketa sakona ikuspegi ekologistatik. Ondorio eta tokian tokiko alternatibak.
17:30 – 19:00: Metodología eta erreminten aurkezpena eta esperimentazio gunea.
www.intered.org
943 27 90 44