Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Lan eskubideak.

Erakusketa

LAN ESKUBIDEAK Horren berririk bai?

Data: Azaroaren 4tik 21a arte

Lekua Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gelategia)

 

Globalizazioan Lan Ikuskaritzaren kanpainaren barruan, prestatutako erakusketa eskaintzen dugu. Erakusketak lan duina eta honen defentsa oinarrizko giza eskubide moduan aztertzen ditu; defentsa horrek pobrezia eta bere kausen aurka borrokatzea suposatzen baitu.

 

Globalizazioan Lan Ikuskaritzaren bitartez Bakea eta Elkartasuna Fundazio Sareak lan duinaren defentsan parte hartu nahi du, herrialde aberats eta pobreen arteko langile klasearen elkartasuna sustatuz, munduko sindikalismoa indartu eta garapen bidean dauden herrialdeetan eskubide hori defendatzen dutenei babesa agertuz.

 

Panel bakoitzak lan duinaren defentsaren inguruko ikuspegi bat eskaintzen du: enplegu duina, lan esplotazioa, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna, lan diskriminazioa, askatasun sindikala, ekonomia informala, haurren lana, afiliazio eskubidea, eta abar..

 

 

Bakea eta Elkartasuna Fundazioa

943 47 03 99 / 94 425 12 14

www.ccoo-euskadi.net/webeuskadi/menu.do?Areas:Cooperacion

pazsolidaproyectos@euskadi.ccoo.es

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa