Elkartasunerako Kontzertua
Data: Azaroak, 15.20:00etan.
Lekua Bidebietako San Frantzisko Javier parrokia.
Donostiako San Luis La Salle ikastetxeak 2013-2014 ikasturtean zehar ospatzen duen mendeurrena dela eta, Donostiako Orfeoiak kontzertu solidario bat eskainiko du Proyde-Proega GGKEren alde.
Proyde-Proegak, La Salleko Anaien Fundazioak, Garapenerako Lankidetza proiektuak koordinatzen ditu Afrikan, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan. Hori dela eta, Abiyanen, Boli Kostan, kaleko haurrak biltzen dituen "Akwaba" Etxea sustatzeko proiektuaren berri emango du.
Bideo baten bitartez etxearen egunerokoa erakutsiko da eta, ondoren, La Salleko Anai Jose Manuel Agirrezabalagak, Proyde-Proega Fundazioko kideak, proiektu horretan egin duen lan esperientziaren berri emango du.
Sainz Alfarok zuzenduko du kontzertua eta Gerardo Rifón organistaren laguntza izango du. Eliz-musikak osatuko du programa, batik bat.
www.lasalle.es/proega
943456300