Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Hitzaldia

Euskoa: Iparraldeko Tokiko Moneta.

Data: Azaroak, 21. 19:00.

Lekua 2016 Egoitza
Suhiltzaileen Etxe ohia /Easo Kalea 43 / Calle Easo 43

Urtarril honetan Euskal Moneta elkarteak Euskoa martxan jarri zuen Ipar euskal Herrian. Moneta alternatibo eta Euroaren osagarria da, eta ez du konkurrentzia eta aberasteko tresna izan nahi, tokiko diru euskaldun, ekologiko eta soziala baizik.

 

Sozial, alternatibo edo osagarri deituriko monetak ez dute diru tradizionala ordeztu edo desagerrarazi nahi, honek garatu ezin dituen alde sozial positiboak garatzea baizik; eta, baita ere, tokiko ekonomia moneta berezko ondasun gisa ikusten duen kontzeptutik askatzeko. Honela, moneta honek tokiko ekonomia indartzen du. Zirkuitu motz batean geratzen den, eta kanpora ateratzen ez den trukea egiteko tresna bat da, bide batez tokiko garapena dakarrena. Gainera ekologikoa da, distantzia handiko garraioa ekiditen duelako, eta, tokiko lana sustatzen duenez, moneta soziala ere bada.

 

Euskoak, era berean, saltzaile, enpresa, elkarte eta kontsumitzaileen arteko elkartasuna indartu nahi du, eta baita euskararen erabilera bultzatu ere. Agente guzti hauekin sortutako sareak bizilagunen arteko gertutasuna areagotzen du, ehun soziala berreskuratuz.

 

 

DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA BULEGOA / KRISTINA ENEA FUNDAZIOA/ BAGERA ELKARTEA / DONOSTIA 2016

943481471

lankidetza_cooperación@donostia.org 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa