Gure herrietako ohiko etxebizitzaren konpartimentazioaren aurrean, Cohousing-ak beste etxe eredu baten aldeko apustua egiten du: leku pribatuak mantentzen ditu, baina proposatzen ditu energia aurrezteko balio duten irtenbide kolektiboak eta denok konpartitzeko espazioak (garbitegia, baratzea, egongelak...)
Honela, etxebizitza iraunkorragoak izateaz gain, ahalbidetzen dute zeinekin eta nola bizi nahi den aukeratzea, diseinuan eta etxebizitzaren definizioan parte hartzea, bizilagunen arteko sinergiak sortzea, zaintzak partekatzea eta baita komunitatearen laguntza izatea ere.
Lan edo kontsumo kooperatiben espirituari jarraituz, etxebizitza hauek, autogestioan, elkarrekiko laguntzan eta demokrazia zuzenean oinarritzen dira, gure komunitateak hobetzeko ahalmen handia duen antolatzeko eran, hain zuzen ere. Horregatik, Cohousingak pertsonak gizartearekin birkonektatzeko aukera irekitzen du ere.
Hitzaldia Kolektibo Coverreko Ricardo Aristizabal Kidearen esku
DODNOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA ATALA
943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.org