Ontzi errebelde bat Gazan lehorreratzeko prestatzen ari da. Ontzian, dozenaka artista doaz, zirku solidarioaren ordezkari, eta, haiekin batera, clownen duintasuna, elkartasuna eta gizatasuna iritsiko dira. Ozen entzungo dira barreak, itxaropenaren bandera jasotzeagatik pailazoen beldur den kartoizko estatu baten fusilak eta bonbak baino ozenago.
2011n, egia bihurtu zen Arabiar Munduko Pailazoen 1. Jaialdia, Festiclown Palestina. Hamabost egunez, mundu osoko 40 artistarekin –horien artean ziren Patch Adamns, Leo Bassi, Os Sete Magníficos máis Un, Peter Punk eta Ivan Prado bera–, Festiclown jaialdia Nablusera, Jerusalemera eta Ramallahra iritsi zen, eta 100 emanaldi baino gehiago egin zituen. Lortutako ikusle kopurua harrigarria izan zen: 100.000 pertsona.
Donostiako gala honetan, artista ugari izango dira, horien artean Sergio Pazos, Jabier Muguruza, Virginia Imaz, besteak beste, eta biltzen den dirua 2014-2015ean Gazan egingo den Festiclown jaialdia babesteko erabiliko da.
Ikus kartela atxikitutako artxiboan
SARRERA SALMENTA: 10€
On-line. Kutxaren Bidez
Antzoki Zaharreko Leihatila
11:30 - 13:30h / 17:00 - 20:00h
Victoria Eugeniako Leihatila
11:30 - 13:30h / 17:00 - 20:00h
DONOSTIAKO UDALEKO LANKIDETZA BULEGOA
943481471
Informazio Gehiago
www.pallasosenrebeldia.org / www.festiclown.org /