Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Charla

NAZIOARTEKO EMAKUMEEN ESKUBIDEEN AUZITEGIA. ESPERIENTZIA, IKASPENAK ETA ERRONKAK

Data: Azaroak, 14. 19:00.

Lekua Donostiako Emakumeen Etxea.

Ekintza hau Mugarik Gabetik 2010 urtetik Indarkeria Matxistei aurre egiteko kanpainaren barruan kokatzen da.

 

Euskal Herriko Mugimendu feministaren zati haundi batekin batera, 2013ko ekainean Bilbon Emakumeen Eskubideen Nazioarteko lehen Auzitegia ospatu zen Euskal Herrian.

 

Auzitegi honek hiru ardatz izan zituen oinarri: emakumeentzako aborto eskubidea, indarkeriarik gabeko bizitza bat bizitzeko eskubidea eta bitzitza maila duin bat izateko eskubidea. Ekintza honen helburua Emakumeen Eskubideen Tribunalak zer diren, EH-ko esperientzia konkretua eta etorkizunera begira dauden estrategia eta proposamenak ezagutzea da. Horretarako Auzitegian eta beren antolakuntzan parte hartu zuten elkarte eta emakume oro gonbidatu ditugu, baita ere esperientzia ezagutu nahi duten guztiei ere.

 

Badakigu entzuteko gaitasunik ez duten pertsonek zailtasunak dituztela espazio hauetan parte hartzeko, horregatik zeinu interprete bat izango dugu gurekin.

 

Dohako sarrera.

 

 

MUGARIK GABE

http://tribunalderechosmujeres2013.blogspot.com.es/

www.mugarikgabe.org

donostia@mugarikgabe.org

943.44.59.77

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa