Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Hitzaldia.

Emakumeen eskubideen urraketa abortuaren harira

Data: Azaroak, 7. 19:00.

Lekua Donostiako Emakumeen Etxea

1998. urteaz geroztik, El Salvadorreko Kode Penalak abortua bere era guztietan zigortzen du (terapeutikoa, eugenesikoa eta etikoa), honek mundu mailan, abortua zigortzen duen legedi zorrotzena izatea suposatzen duelarik. Honen arabera beraz, emakumearen bizia haurdunaldiagatik arriskuan egoteak, haurdunaldia bortxaketa edo estuproaren ondorio izateak edota umekiak malformazio larria izateak ez du garrantzirik. Are gehiago, sexu bortxaketak hain ohikoak diren herrialde honetan, bortxatzen duena zigortzea prozesu luze eta gehienetan ezinezkoan bilakatzen bada, abortatzea erabakitzen duen emakumea edota modu natural batean abortua jasaten duen emakumea, 30-50 urte arteko gartzela zigorrarekin zigortua izaten da. Honen aurrean, Agrupación Ciudadana por la Despenalización del Aborto erakundeak bortxaketa larri honen berri emateko kanpaina sendoa ezarri du martxan, abortuaren eztabaidak iritzi publikoarengan eragin dezan. Hitzaldi honetan gaiaren inguruko ikerlanen berri emango da.

 

 

www.mugengainetik.org

mugen@mugengainetik.org

943 316 21

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa