Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Garapenerako Lankidetza ikastaroa.

Ikastaroa

Ikastaroa. 6.edizioa Garapenerako lankidetzarako hastapenak

Data: Otsailaren 7tik martxoaren 21era arte (ostiraletan)
16:00-19:00

Lekua EHUko Gelategia

Ikastaro honen helburua giza garapenerako teknologien alorrean garapenari eta lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutza eskaintzea da. Ikuspegi zabal bat eskaintzen du bizi garen mundu globalizatu honetan dauden desberdintasunen inguruan, hegoaldeko herrialdeek dituzten garapen arazoak azaleratuz.

 

Era berean, lankidetzak hainbat arlotan dituen beharrak azaltzen ditu, eta lankidetza proiektuek duten rolaren ikuspegi berri bat eman nahi du, aintzat hartuta ikuspuntu teknologikoa, hala nola guk "gizarte garatu" bezala ditugun ohituren eragina.

 

Ikastaroa, garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori dago zuzenduta. Ikasketa teknikoak egiten ari diren, eta Karrera Amaierako Proiektua garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi dutenentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak egongo dira.



Matrikula: 10 €

 

Izen-ematea: EHUko Lankidetza Bulegoa
https://euskadi.isf.es
943018689 / 633409667

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa